DEIALDIAREN XEDEA
Arkitekturari, hirigintzari eta hiriari buruzko jaialdia dugun URBANBATfest-en 13. edizioa dela-eta, Urbanbat gizarte-ekimeneko eta irabazi-asmorik gabeko kooperatibak deialdi bat ireki du, jaialdiaren edizio honen gaiari buruzko testuak biltzeko: «Hiri Migratzaileak».
Hautatutako testuak bi euskarritan argitaratuko dira: formatu digitalean (jaialdiaren webgunean) eta liburu inprimatu batean. Testuok jaialdiaren esparru kontzeptualaren atal nagusia osatuko dute, zeinaren gainean hedatuko baitira programako beste jarduerak.
GAIA
Migrazioak etengabeko fenomenoa izan dira gizateriaren historian eta funtsezko papera izan dute hirien eraketan eta garapenean. A priori oso hurbilketa berritzailea ez dela dirudien arren, gaur egun gai gutxi daude migrazioen gaia baino garrantzitsuagoak direnak, arazo politiko, geo-estrategiko, ekonomiko, ingurumeneko, sozial eta urbanistikoez zeharkatutako gaia izaki.
Gizateriaren historiako mugikortasun-maila handienak ditugun garai honetan, hiriak dira milioika pertsonak euren bizitza eta etorkizuna eraikitzeko bilatzen duten lekua. Gizarte-etxebizitzak, hezkuntza, osasun-zerbitzuak, garraio-azpiegiturak eta gizarteratzea eta kohesioa eskaintzeko migrazio-erronkari aurre gin behar dioten hiriak. Horregatik beharrezkoa da hiri-plangintzako politika eta praktikak inklusiboak izatea eta pertsona migratzaileen behar eta ekarpenak kontuan hartzea. Horrek guztiak espazio-aukera berriak sorraraz ditzake eta gure hiriak sortzen ditugun modua aberastu ere egin dezake, logika konbentzionaletatik kanpoko alternatibekin.
Potentzial hau guztiz garatzeko, plangintza-prozesuari migrazioa gehitu behar zaio, hiriaren hazkuntza ekonomiko, sozial eta kulturalean lagunduko duen faktore gisa. Modu honetan, hiriek etorkizunean zer izan behar duten eta elkarrekin nola bizi nahi dugun birpentsatzea ahalbidetzen digu migrazioaren gaiak. Egoera honetan, arkitekturak eta hirigintzak zeregin erabakigarria bete behar dute, giza biztantzea bere forma eta eskala guztietan –etxetik hiriraino– aztertzen duten diziplina gisa, erronka teknikoa izateaz gain humanistikoa ere baden erronkari aurre egiteko.
Informazio gehiago hemen
Gako-hitzak
migrazioak; hirigintza; arkitektura, hiria; mugikortasuna; azpiegiturak; jasangarritasuna; segurtasuna; berrikuntza soziala; kultura; paisaia, etxebizitza; espazio publikoa; (geo)política; arrazakeria; soziologia; antropologia; filosofia.
TESTUAK HARTZEKO ARGITARATZE-ARAUAK
1. ARTIKULU ORIGINALAK
Deialdi honetan proposaturiko gaiari buruzko saiakerak, ikerketa-lanak, dibulgazioa, artikuluak, komunikazio zientifikoak eta proiektuak.
2. BETEKIZUNAK
2.1. Originalen onarpena
Lan originalak baino ez dira onartuko. Lehenago zati bat edozein motatako komunikabideren batean, digitalak barne (aldizkariak, liburuak, katalogoak, kongresuen aktak, blogak, webguneak, etab.), argitaratu bada, Urbanbatek argitaratzeko berariazko baimena eduki beharko dute lan horiek. Baimen ziurtatua eskaeran erantsi beharko da.
Bidaltzailea izango da testuaren edukiaren eta testuak dakarren informazioaren erantzulea. Ez da onartuko dokumentu honetan ezarritako betekizun guztiak betetzen ez dituen lanik (ez testurik ez material grafikorik).
2.2. Goiburua
Lanen izenburua gaztelaniaz egongo da. Jarraian, egilearen edo egileen izen-abizenak aipatuko dira. Egileekin harremanetan jartzeko bakarrik, harremanetarako pertsonaren telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa gehituko dira.
2.3. Gako-hitzak
Gutxienez 5 gako-hitz eta gehienez 9 jarriko dira.
2.4. Laburpena
Artikuluekin batera, laburpen bat aurkeztu beharko da (gutxienez 100 hitz eta gehienez 150), gaztelaniaz. Bertan, lanaren helburuak, planteamendua eta ondorioak argiro azalduko dira.
2.5. Testuen idazkera eta luzera
Testuen idazkera argia eta zehatza izango da. Gomendatzen da gutxienez 1600 hitz eta gehienez 2000 hitz luze izatea, gaztelaniaz. Testuak luzeagoak badira, baliteke ez onartzea.
Testuak 11 neurriko Arial edo Helvética letra-tipoan aurkeztuko dira, lerroarte sinplearekin.
2.6. Erreferentzia bibliografikoak
Erreferentzia-sistemak APA arauetan xedatutakoari jarraituko dio.
2.7. Taulak, figurak eta argazkiak
Gomendatzen da gutxienez 3 eta gehienez 6 figura edo argazki txertatzea testu bakoitzeko. Gutxi gorabehera non txertatu behar diren adieraziko da.
Hurrenez hurren zenbakituta egongo dira, testu-gorputzean, eta honela izendatuko dira: (XX. fig.). Irudiek edo figurek azalpen-oin bana edukiko dute. Irudi-oinean honako hau adieraziko da: «XX. fig. Egilearen abizenak eta izena edo iturri baimenduaren izena. Lanaren izenburua, urtea. Jatorria».
Irudiak (taulak, figurak eta argazkiak) testuan txertatuta bidaliko dira, dagokien lekuan eta tamainarekin, baita fitxategi independenteen karpeta batean ere, testuan agertzen diren hurrenkeraren arabera zenbakituta. Adieraziko da zer irudi erabili dituen egileak argitalpenerako eta zein diren aipamen grafiko soilak.
Fitxategien izena honelakoa izango da: img_zenbakia (bi digiturekin)_baimendua edo aipamena_ izenburua.jpg (edo onartutako formatua).
Onartutako formatu bakarrak .jpg, .png eta .tiff formatuak izango dira. Irudien gutxieneko bereizmena 300 ppp izango da eta gutxieneko tamaina, berriz, 10 cm dimentsio txikienean. Irudi bakoitzak ez du 5 Mb baino handiagoa izan behar.
Irudiek behar bezain argiak izan beharko dute, eta hondoek ere garbi egon beharko dute, paperezko argitalpenean arazorik gabe sartzeko.
Irudiek ezingo dute inola ere idazkun txertaturik eraman. Idazkunak edo irudietarako material osagarria irudi-oinean edo nagusiarekin lotutako irudi independente gisa sartu beharko dira eta irudien arteko harremana argi adierazi beharko da akatsik ez egoteko.
Argitalpenaren erredakzio-batzordeak bere eskubidea gordetzen du kalitate-irizpideok betetzen ez dituzten irudiak eta material grafikoa baztertzeko.
2.8. Egileei buruzko informazioa
Testuaren amaieran, testuaren egileen biografia gehituko da (100-150 hitz), baita biografiaren testuarekin batera joango den argazki bat ere.
3. DOKUMENTAZIOAREN FORMATUAK ETA BIDALKETA
3.1. Ebaluaziorako bidalketaren formatuak
Artikulua bi formatutan bidali behar da argitaratze-taldeak kontuan hartzeko:
– Artikulu osoa .doc formatuan, izenburua, laburpena, gako-hitzak, figurak eta oinak, aipamenak eta erreferentzia bibliografikoak barne. Figurek testu-gorputzean dagokien lekuan kokatuta egon behar dute.
Fitxategiaren izena honelakoa izango da: Egilearen izen-abizenak_ izenburua.doc.
– Aurreko fitxategia pdf formatuan, izen berarekin: Egilearen izen-abizenak_izenburua.pdf.
3.2 Berrikuspena eta behin betiko onarpena
Argitaratze-taldeak berrikusi ondoren, egileei jakinaraziko zaie artikulua onartu dieten ala ez. Behar izanez gero, argitaratze-taldeak txostenak bidali eta hamabost eguneko epean gehienez ere, egileek txostenetako jarraibideen arabera berrikusitako testua bidali beharko dute, behin betiko onarpena jaso baino lehen.
4.- DOTAZIO EKONOMIKOA
Antolakuntzak argitaratzeko hautatutako testuen egileei 150€+BEZ ordainduko die fakturaren aurka.
5.- PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EGUNA
2023ko apirilaren 17a arte, 23:59 orduan, info@urbanbat.org helbide elektronikoaren bidez, Call for Papers gaiarekin.
6.- ARGITALPENA
URBANBATek bere komunikabideetan (webgunean, gizarte-sareetan, karteletan, buletinetan…) ezagutarazi ahalko ditu hautatutako lanak. Antolatzaileek ahal den guztia egingo dute hautatutako proposamenak tokiko, nazioko eta nazioarteko komunikabideetan zabaltzeko.
7.- JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK
Egileek eta egilekideek aurkeztutako lanen jabetza intelektuala gordeko dute (egiletza, obraren originaltasuna eta oinarri hauetan lagatako eskubideen erabilera osoa). Deialdi honetako parte-hartzaile guztiek URBANBATi lagako dizkiote lanak agerian jartzeko eta Creative Commons atribuzio-lizentziarekin argitaratzeko eskubideak. Lizentzia horrek argitaratutakoa erabiltzea ahalbidetzen die hirugarrenei, lanaren egiletza aipatuta.