Zaida Muxi

Zaida Muxi

Zaida Muxi Martinez Buenos Airesen jaio zen, 1964an. Buenos Airesko Unibertsitateko Arkitektura, Diseinua eta Hirigintza Fakultatean egin zituen ikasketak, eta Sevilla Arkitektura Goi Eskola Teknikoan doktoratu zen. Gaur egun, Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea da, bai eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko XXI. mendeko Etxebizitza Laborategia masterreko zuzendaria ere, Josep Maria Montaner irakaslearekin batera. La Vanguardia egunkariko Cultura/s gehigarrian kolaboratzen du. Oso ezaguna da espazio- eta genero-kontuetan duen eskarmentuagatik.



Volver a ponentes