NOLA MOLDATZEN DITUZTE ELIKAGAIEK GURE HIRIAK?

URBANBATfest

URBANBATfest laborategia den jaialdia da. Hiri-eraldaketei buruzko ikerketa-prozesua. Ikaskuntza, esperimentazio eta sorkuntza kolektiboko ingurunea, hiri-berrikuntzako prozesuak bultzatzeko. Bitartekotza-gune bat, hiriaren ezagutza herritar guztiei hurbiltzeko. Horretarako, kultura- eta arte-praktikak, arkitektura eta hirigintza, gizarte-zientziak eta kokaturiko esperientziak gurutzatzen ditu, eta formaren eta informalaren, teoriaren eta praktikaren, sortutakoaren eta azaleratzen ari denaren arteko elkarguneak marrazten ditu.
Jaialdiak hiriko errealitatearen eta haren gatazken analisiari heltzen dio, hainbat formatutako diziplina anitzeko programazio baten bidez. Programazio horrek eztabaida eta azterketa-kasua aberasten ditu, eta metodologiak, erreferentziak eta parte hartzeko tresnak eskaintzen ditu.

Nola moldatzen dituzte elikagaiek gure hiriak?

Elikatzeak ahalegin ikaragarria eskatzen du, egiten dugun beste edozerk baino inpaktu handiagoa duena. Mundua elikagaien bidez behatzeak hirian esku hartzen duten eta gure bizitzetan eragina duten faktore askoren arteko erlazioa ulertzen lagun diezaguke: garraiora bideratutako azpiegitura handiak, energiaren eta baliabide naturalen kontsumoa, klima-aldaketa, osasuna, ekoizpeneko, banaketako eta salmentako multinazional handien boterea, urbanizazioa…
URBANBATfest edizio honetan, gogoeta kolektibo batean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, janariaren eta espazioaren arteko harremanari buruz, gure hirietako elikagaiak moldatzeko moduari buruz, eta arkitekturaren, hirigintzaren, gizarte-zientzien eta praktika artistiko eta kulturalen arteko gurutzaketetatik imajina ditzakegun erantzun motei buruz.