Etorkizun posibleak irudikatzea
Aurtengoan Karina Senatore gonbidatu dugu jaialdiaren irudia sortzeko.
Karina emakume latino-amerikarra da, jatorri venezuelarreko afro-ondorengoa, Sorkuntza eta Diseinuan graduatua da eta Zeramika: Arte eta Funtzioan Masterra. Bere lana afrofuturismoaren eremuan nabarmendu da collage digitalaren gisako hainbat adierazpen artistikoren bitartez.
Afrofuturismoa inspirazio-iturri
Mugimendu kultural eta artistiko honek diaspora afrikarreko, zientzia fikziozko, teknologiako eta fantasiako elementuak bateratzen ditu nortasun berri bat errebindikatzeko, kolonizazioaren aurreko sustraiak etorkizun posibleetan proiektatuz. Baina Afrofuturismoa genero artistiko bat baino askoz ere gehiago da; mugapen historikoei aurre egiten dien eta adierazpen kreatiborako eta berrasmatze kulturalerako espazio bat sortzen duen tresna boteretsu bat da, komunitate afro-ondorengoei historiarekin, orainaldiarekin eta etorkizunarekin duten harremanerako bide bat eskainiz. Herri-kulturan nagusi diren narratibei aurre egiterakoan Afrofuturismoak justizia sozialari, berdintasunari eta aniztasunari buruzko imaginario berriak sustatzen ditu.